Plazaolako Natur Bidea. Antzinako trenbidea, edozein adin dutenentzako, oinez, bizikletaz, zaldiz, gurpil-aulkiz... joateko.
Lekunberri. Herri ederra, ezin hobeki zaharberritutako etxetzar handiekin; bertan haragi ona eta etxeko ogia eros dezakegu. Merkataritza eta zonaldeko zerbitzuetarako zentroa.
Iribasko iturburua. 5 kilometroko ibilbide atsegina; zelai eta basoak zeharkatuz, Ertzilla ibaiaren iturburua bisitatu eta ur-zuloan nola desagertzen den ikus dezakegu; gainazalean berragertzen denean Larraun ibaia izendatzen da.
Milaka urteko haritza. Jauntsaratsen kokatuta dago, eta ibilaldi polita egingo dugu berezi bezain zaharra den haritz horretaraino iritsi aurretik. Nafarroako monumentu natural gisa katalogatua dago.
Aralar mendia eta San Migel santutegia. Pagadiz eta larrez jositako leku mitikoa, iturri bikainak, kobazuloak, leizeak eta historiaurreko trikuharriak biltzen dituena. San Migel santutegiagatik eta bere kondairengatik da ospetsua.
Orgiko hariztia. Ultzama ibarrean dago, eta bere paisai eta bioaniztasunagatik aisiarako natur eremu izendatua da.
       
Txango gehiago: Mendukiloko lurpeko lezeak, Astitzen. Beteluko burdinola, Goikoa bidexkan barna ibilaldi ederra dena. Golf-zelaia, Ultzaman. Pitch & Putt, Lizason. Eztiaren museo etnografikoa, Eltson. Beigorri abentura-parkea, Lekunberrin. Hipika-zentroa, Baraibarren. Belate, Ultzama eta Baztan ibarren artean dagoen mendia.