Etxeko
jardueretan lagundu
diezagukezu: lorategiko eta baratzeko lanak egin, egurra
moztu,… Bertako produktuak dastatzeko aukera dago:
esnea, Idiazabal gazta, gaztanbera, mamia, marmeladak, fruta
freskoa, fruitu lehorrak, sagar-zukua, patxarana, postre
anitz…
Nahi baduzu, herriko abeltzaintzako ustiategietara
joateko (bertan esne behiak eta ardiak ikusteko) bisita
gidatuak antolatzen dira, eta esnea har dezakezue mami gozoa prestatzeko.
Zonaldeko artisauak bisitatzeko aukera ere badago.
Basoko fruituak biltzeko garaian, jarduera horretarako
bisita gidatuak daude.
Kirol pixka bat egitea gustuko baduzu, bertako ibilbide
seinaleztatuetatik joan zaitezke.
Kultur, folklore, kirol eta gastronomia (bertako ostatuen
gomendioa) jarduerei buruzko informazio orokorra eskaini
diezazukegu.
Jarduerei buruzko informazio gehiago izateko, ondoko
web orria bisitatu:
|