Oskotz 80 biztanle aldera dituen herri txiki bat da, eta abeltzaintza du jarduera nagusi. 600 metroko altitudean kokatzen da, Nafarroako mendialdean.

Zelai berdez inguratuta dago, eta haietan bazkatzen dute esne behiek eta ardi latxek; horrez gain, pagadi eta harizti hondotsuak daude, oinez, bizikletaz edo zaldiz paseatzeko ezin hobeak: Probintzietako Errege Abelbideak, esaterako, herriaren barrutiak zeharkatzen dituena.

Salmenta zerbitzu ibiltaria dugu: ogia egunero eros daiteke eta jangaiak, aldiz, astean bitan; bestalde, Irurtzunen erosketak egiteko aukera ere badago, 10 kilometrora.

Herrian, XIV. mendeko San Kristobal eliza gotikoa bisitatu daiteke (eukaristian zehar), barnealdea ezin hobeki zaharberritua duena.

Bestalde, San Miguel kooperatiban, bertako esne behi eta ardiz osatutako abeltzaintza eta nekazaritzako ustiategi modernoetara bisita gidatuak ere antolatzen dira.